XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

METODOLOGI OHARRA

1991ko Etxebizitzen Zentsuaren berezko informazioak akats batzuk zituen, etxebizitza hutsei buruzko informazio-ezari dagokionez, batik-bat...

Hortaz, informazio honen berrikusketa orokorra egin, ahal den neurrian balidatu eta, batez ere, osatzea erantzun gabekoak betez erabaki zen.

Bi alditan egin da:

Lehenengo aldian, etxebizitza kokatua dagoen eraikuntza-mailako informazioaren zuzenketa eta inputazioa, datuen zati bat eraikuntzaren beraren ezaugarriak baitira benetan eta, horregatik, bertako etxebizitza guztienak (eraikuntzaurtea, eraikuntzako etxebizitza-kopurua, berokuntza zentrala, etab.).

Gainerako datuak, berriz, homogeneoagotzat har daitezke eraikuntza barruan beste edozein arlotan baino (azalera erabilgarria, gelakopurua, ur korrontea, gasa, etabar).

Eraikuntzako etxebizitza guztiei, bada, bertan diren etxebizitzen kopuru erreala eta eraikuntza-urte bakarra ezarri zitzaizkien.

Kopurua zenbatuta lortzen da eta urtea etxebizitza bakoitzean informazio baliagarriarekin adierazitako urteen modarekin.

Etxebizitza batean falta ziren gainerako datuak informazio zuzena zuen etxebizitza hurbilenetik inputatzen zen, ondokoetan izan ezik: hozketa beti ez du inputatu zen, etxebizitza hutsetako telefonoa hau ere ez dute taldera eta etxe hutsetako berokuntza beste etxebizitza hutsetik bakarrik inputatzen zena.

Ageri-agerian dago inputazio-metodo honek ez dituela konpontzen familibakarreko etxebizitzen informazio-oker gehienak, eta oso gutxi familia bikoetan.

Horregatik, azkenean, inputatu gabeko hondarrak gelditzen dira, etxebizitza hutsetan oso nabariak direnak, etxebizitza guztiak egoera honetan dituzten eraikuntzak badirelako segur aski (amaitu berriak urtaroko etxebizitzentzat direnak, etabar).

Inputazioaren bigarren aldiak informazio-falta hondar hauei heltzen die inputazio aleatoria baten bidez.